XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arrasate Bergara-ko epai-barrutiko udalerria da, zabaldura fisikoa 30,7 kilometro karratukoa duelarik.

Udalerria-ren barnean, hiriguneaz gain, Gesalibar, Santageda, Udala, Uribarri eta Beneras.

Inguruetan Udalaitz, Anboto, Lurgorri eta Murugain mendi eta alturak.

Deba ibaiaren erreka-adarrak Sagurdia eta Epele, besteen artean; eta Aramaio ibaiarenak Ekutiano, Kobate eta Miatz.

Arrasate edo Mondragoe-ko populazioak beraldiko gorakada jasan du XX mendean.

Beraz, 1.900 urteko 2.713 bizilagunezko kopurua 1.981 urtean 20.045-ekoa bilakatu zen.

Etorkinen multzoa handia izan zen 1.950-1.960-eko hamarkadan.

Gaur, beste herritan gisa, etorkinen etorrera eten egin da.

1.975 urtean arrasatearrak jatorriz ez ziren %eko 34,9-a baino.

Euskararen egoera aski problematikoa da, gehiengoiak euskara ezezaguna duelarik.

1.971 unean 22.421 bizilagunetatik 9.820 baino etziren euskaldun; eta 1.981 zentzuaren arabera, gutxienez, 12.227 erdaldun huts ziren.

Langilegoaren gehiengoak bigarren sektorean edo industrian dihardu; Ulgor eta Fagor gisako kooperatibek beraldiko dinimika ematen diote herriari.

Lehendik ere bazuen serrailgintzak tradizio aski, ferroletako ekintzatik metalurgia modernora igaroz.

Bestalde, merkataritzak ere garrantzia handia du, inguruko herrien beharrak betetzen dituelarik.

Kondairari dagokionez, Arrasate Leintz-Aranako historiarekin nahasten da.

Lehen aztarrenak 901 urtekoak izan daitezke, Antso Abarka erregearen denborakoak.

Herria hiribildu bihurtzen da 1.260 urtean, Mondragoe-ren (eta bertako auzo edo nukleo baten) izena aipatuz .